Urriaren 5ean Euskal Konfederazioak prentsaurrekoa eman du Baionako Suprefeturaren aitzinean azken asteotan Simon Fetet Pirinio-Atlantikoetako Prefetak euskararen kontra hartu neurriak salatzeko.
Herri kontseiluek hartu deliberoak
Euskal Konfederazioko ordezkariek eskertu dute orain arte euskararen ezagupen ofiziala bozkatu duten 15 herriak, euskararen aldeko neurri konkretuak plangintzatu aitzin delibero sinboliko horien garrantzi politikoa azpimarratuz. Ondoko aste eta hilabeteetan (…)

