Larrialdi egoeran da euskara, baina hizkuntza bizia da. Mendeetan zehar jasan dituen erasoen gainetik iraun du; eta XXI. mendera jauzi egin du. Hiztun komunitate indartsu batek babestu duelako. Gure bidez bizi da euskara.
Euskal hiztuna izan ala ez, gure egunerokoetan euskararen hautua egin dugu. Etxean euskara transmititzeko hautua; heldu gisa euskara ikasteko hautua; euskara irakasteko hautua; gure seme alabak euskarazko irakaskuntzan eskolatzeko hautua; azterketak euskaraz pasatzeko (…)
Harrera > eu > Azaroaren 21eko manifestua
